angle-left Bilbo, diseinuaren hiriburua

Hiria berez museo modernoa dugu, kalean bertan. Gure kaleetan zehar nazioarteko artisten eraikinak eta eskultura oso esanguratsuak topatuko dituzu. Abandoibarran gure XXI. mendeko arkitekturaren inguruko ibilaldia egiteko aukera paregabea izango duzu.

Mundu mailan tartea bilatu zuen Bilbok 1997an Guggenheim Bilbao Museoa erditu zuenean. Potentzia industriala izatetik urbanismoaren eredu izatera igaro zen gure hiria, eta aurten Urbanism Awards sarien 2018ko Europako Hiri Onenaren saria irabazi du.

Aldaketa urbanistikoaren arduradun nagusiak gure abangoardiako eraikin apurtzaileak izan dira, Frank Gehryren Guggenheim Bilbao Museoa adibide nagusia izanik. Azpimarragarriak dira ere ibaiertzeko Cesar Pelliren Iberdrola Dorrea, Norman Fosterren metroko geltokien diseinuak edota Arata Isozakiren luxuzko kristaldun etxebizitzak. Bestalde, Tradizioaren adibide nagusiak Azkuna Zentroa edota Bizkaiko Foru Liburutegiaren eraikinak ditugu, antzinako diseinua oinarrian izanik, gaur egungo joeretara ezinhobeto moldatu direnak.

Hiriburuan ekitaldi kultural ugari topatuko dituzu egunero: Guggenheim zein Arte Ederretako museoek artearen historiaren inguruko katalogoa daukate. Euskalduna Jauregian antzerkia, dantza eta kontzertuak disfrutatzeko leku aparta duzu eta beste hainbeste esan daiteke Teatro Campos Elíseos, Arriaga Antzerkia edo Azkuna Zentroaz.

Erosketetan Bilbotik

Marka erraldoiak, diseinatzaile berriak eta moda denda txikiak topatuko dituzu alde zaharrean edota zentroan. Shopping-a praktikatzen baduzu, hiriko dendetatik galtzea benetan disfrutatuko duzu: Don Diego López Haroko kale nagusia, Abando, Indautxu, alde zaharra… zonalde bakoitzak xarma eta prezio ezberdinak eskainiko dizkizu. Erosketen paradisuan zaude.

Baina erosketa guztiak ez dira beirazko erakusleihoetako dendetan egiten; abangoardiako azoka txiki alternatibo ugari topatuko dituzu hiriburuan. Azoka berezi hauen artean azpimarragarria da oso The Sunday Market izenekoa merkatu ibiltaria. “Gauza politenganako pasioa” lelopean, dekorazioa, vintage moda, gourmet eta diseinu produktuak saltzen dira bertan.

Igandeetan ere, 11:00etatik 15:00ak arte Open Your Ganbara azoka antolatzen dute Zorrozaurreko Artiach gaileten lantegi ohian, zeinean bigarren eskuko produktuak eta artista lokalen obrak saltzen dira. Maiatzaren Biko azokak ere aipamen berezia merezi du, Bilbo Zaharrean antolatzen den feria honetan moda, osagarriak eta bestelakoak topatuko dituzulako. Maiatzeko lehen asteko larunbatean ezohiko jarduerak antolatzen dituzte, jai-giroa eta DJen animazioarekin. Bertara hurbildu beharko zinateke!

Nola heldu

Gastronomia

Non jan

Bilbo gastronomiaren helmuga da urtero hiruburura heltzen diren milaka turistentzat. Bertan gustu askotarako milaka taberna topatuko dituzu, eskaintza izugarriko plater eta pintxoekin, nola ez. Gure jatetxeetako menuak tradizionalak edo abangoardiako sukaldaritzakoak izan daitezke, gure lurraldean Michelin izardun chef ospetsuak dauzkagu-eta.

Pintxoak bertako altxorrak dituzu. Alde zaharreko tabernetako barretan normalean ez dago tokirik bertako sukaldarien pintxo guztientzako, eta irudi hori gure gastronomia bereziaren islada duzu. Mokadu berezi hauek garagardoz edo bertako ardo famatuena den Bizkaiko Txakolinaz konbinatzen ditugu, tabernaz taberna pintxoak jan eta ardoa zein garagardoa edanez egiten den praktika hau Poteo deituraz ezaguna izanik. Zeren zain zaude?

Ostatua

Non lo egin

Ba al dakizu non egingo duzu lo? Galdera hau erantzutea uste baino zailagoa da, Bilbok eskaintza ugari dauzkalako zuretzat. Hirian bat eta bost izar bitarteko hotelak topatuko dituzu zentroan eta baita kanpoaldean ere. Bilboren bihotzean atseden hartu nahi baduzu batez ere pentsioak, hostalak eta hostelak topatuko dituzu.

Alde zaharrean gau animatuak izango dituzu, ipurterreentzat aukera paregabea, benetan. Bertako eraikuntza gehienak iraganekoak dituzu, Bilbo klasikoan gaua igarotzeko aukera oso interesgarria izan daitekeena. Zure helburua lasaitasuna bada, erdigunetik aldendu beharko zinateke, ibaiertzera edota Bilbo ondoko herrietara.

  • Guggenheim museoak artea modu berezi batean gozatzeko aukera eskaintzen dizu Art After Dark jarduerarekin. Hilabetero, ostiral bateko 22:00etatik 01:00etara museoan antolatzen den ekitaldi berezia duzu honako hau, eta bertako erakusketak bisitatu ditzakezu nazioarteko DJen musikak saioa baretzen duen bitartean. 

    Guggenheim Bilbao Museoa

    The Sunday Market

    Open Your Ganbara

    Maiatzak Bi Merkatua

    • Kokapena

      Bilbo

  • Gure lurraldeko arkitekturaren nondik norako guztiak jakin nahi badituzu, oso gomendagarria da Abandoibarrako zonaldetik paseotxoa egitea: oinez, txirrindulaz, patinetan, itsasontziz… eraikuntza eta eskultura gehienak zonalde honetan aurkituko dituzu, mundu osoari zabalik.

    Merkataritza zentro nagusiak Don Diego López Haro, Ertzilla, Moyoa eta alde zaharrekoak dituzu, eta azoka alternatiboek Zorrozaure eta Bilbo Zaharrera eramango zaituzte. Ikusi dezakezunez, jarduera hauek hiri osoan hedatzen dira, eta leku hauetara heltzeko ez duzu inolako arazorik izango oinez bazoaz edota garraio publikoaren bidez (Metroa, Bilbobusa eta Tranbiaren bidez bereziki).