angle-left Naturala, gehigarririk gabekoa

Geldigaitza zein lasaia izan, Bizkaiak zure beharrizanetarako proposamen ugari eskainiko dizkizu, kostaldean zein barnealdean jarduera ugari praktikatzeko aukera izango duzulako. Kostaldeko lasaitasunaren bestaldean barnealdeko kirol-jarduerak topatuko dituzu, mugitzea gustuko baduzu.

Bizkaia osoa primerakoa da naturarekin kontaktuan egoteko. Kostaldean are finuko hondartzak topatuko dituzu, interesgune nagusiak Sopelako Atxabiribil eta Barinatxe (Basatia bezala ezaguna) oso aukera onak dira udarako. Meñakotz, Azkorri, Barrika eta Basatia oso aproposak dira nudismoa praktikatzea maite baduzu, leku oso lasaiak baitira, are beltzeko Azkorri eta itsaslabarrez inguratutako Meñakotz eta Barrika batez ere. Ekialderantz Gorliz, Laida eta Laga daude, azken biak Urdaibaiko biosferan kokatuta.

“Meñakotz, Azkorri, Barrika eta Basatia oso aproposak dira nudismoa praktikatzea maite baduzu, leku oso lasaiak baitira”

Biosferan ere Gaztelugatxe zain izango duzu Bakio eta Bermeo artean. Benetan merezi du bertara hurbildu eta Game of Thrones telesaila inspiratu duen uharte hau bisitatzea. Bisitak gure arrantzaleen bizimodura eta gure historiaren esparru garrantzitsu batera eramango zaitu denboran zehar.

Barnealdean, Armañon, Urkiola eta Gorbeia parke naturalek kirol-aukera ugari eskainiko dizkizute: Armañonek lurpeko kobazuloen bihotzera eramango zaitu, Gorbeialdeko ibilbideek Bizkaia eta Araba arteko leku magikoetatik eramango zaituzte, Gorbeia mendiko gailurreko burdinezko gurutzetik gure lurraldeko bazter ugari ikusiz. Urkiola magiaren natura-parkea duzu. Antonio Abad eta Paduaren santutegitik irtenda ibilbide ugari egin daitezke Anbotoko Mari, Lamiak, sorginak eta bestelako antzinako izaki mitologikoen bizilekuak bisitatuz, natura-paradisuak eskainiko dizkizun belardietan, basoetan eta kobazuloetan galduz.

Ibilbideak

Kayak ibilbideek gure sustraiak erakutsiko dizkizute, gure historiatik ibilbide originala egiteko aukera ezinhobea. Bilbo zaharra ezagutzeko ibilbide tipikoa erdigunetik La Peñako urtegira doana duzu. Bidean zehar udaletxeko zubia, Areatzakoa eta Mesedeetakoaren azpitik igaroko zara, Erriberako merkatua atzean utziz eta antzinako kaiak ikusi eta gero La Peñako urtegira helduz.

Inguruko paisaiak ezagutu ostean, Bilbora bueltatu beharko zinateke, hiriaren bizkarrezurra den Nerbioi ibaia ezagutu ahal izateko

Kontrako norabidea ezagutu nahi baduzu, Bilbotik Bizkaiko Zubira doan ibilbidea aukeratu beharko zenuke. Udaletxeko zubia, Zubizuri eta La Salvekoak igaro ostean Guggenheim museoa ikusi ahal izango duzu ezkerraldean.

Aurrerago, Deustuko unibertsitatearen aurrean Pedro Arruperen zubia ikusiko dituzu, eta segidan, Deustuko zubi mugikorra eta Euskalduna Jauregia kontenplatuko dituzu proan. Carola garabia atzean utzi ostean Bizkaiko zubira helduko zara industria aroko zonaldetik igaro ostean. Umeekin bazoaz, Bilbotik Euskalduna Jauregira doan ibilbidea aukeratu beharko zenuke, laburragoa eta leunagoa baita.

Bestalde, bikotekidea harritu nahi baduzu, gaueko ibilbidearekin ez duzu huts egingo. Ez dago alderik gaueko Bilboko paisaia eta egunekoaren artean. Fokuak, isladak… bidaia turistikoa esperientzia erromantikoan bihurtuko du, ziur.

Nola heldu

Gastronomia

Non jan

Kostaldeko gastronomiak itsasoko produktuak eskainiko dizkizu bereziki, eta edozein herriko jatetxetan bertako plater tipikoak eskainiko dizkizu, bakailaoa, marmitakoa, sardinak eta itsasoko produktuez osatutako pintxoak barrako protagonistak izanik.

Barnealdean indabak, porrusaldak, pistoa eta gure baserrietako ortuetako produktuak nagusi dira, artzaingintzako abereen esnekiak eta okelak ahaztu gabe, besteak beste.

Ostatua

Non lo egin

Bai kostaldean, bai barnealdean, ostatu ugari topatuko dituzu. Zenbat eta Bilbotik urrunago egon, orduan eta landetxe, kanping eta hostal gehiago topatuko dituzu. Herri handienetan (Getxo, Portugalete, Gernika, Urduña…) hotelak topatuko dituzu ere.

  • Bisitatuko duzun lekua erabakiko duzunean, zonaldeko interesguneak aldez aurretik kontsultatzea ideia ona izan ohi da. Horretarako oso erabilgarriak dira turismo bulegoak eta interpretazio zentroak.

    Gorbeiako interpretazio zentroa (Areatza)
    Gudarien Plaza 1, Areatza. Bizkaia
    Telefonoa: 946 739 279
    gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus
    Ordutegia: 10.00etatik 14.00ak arte eta 16.00etatik 18.00ak arte

    Toki Alai, Urkiolako interpretazio-zentroa
    Barrio Urkiola, 8. 48211 Abadiño, Bizkaia.
    Telefonoa: 946 814 155
    Azarotik martxora arteko ordutegia: 10:30etik - 14:30ra eta 15:30etik - 17:30ra
    Apirilatik urrira: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik - 18:00ak arte

    Armañon eta Ordunte mendietako interpretazio-zentroa
    Barrio de Ranero (Pozalagua kobazuloen parean)
    Ordutegia: asteartetik igandera, 10.00etatik 14.00ak arte eta 16.00etatik 18.00ak arte

  • Gure kostaldeko edo barnealdeko paradisuak ezagutzeko baldintza funtsezkoena erosotasuna bera da. Oinetakoak eta arropa egokiak eraman beharko dituzu zoazen leku horretara. Kostaldean trekking estiloko oinetakoak, txanoa eta betaurrekoak eramatea funtsezkoa da, udan bereziki. Barnealdean, ibilbide teknikoagoak egingo badituzu mendiko botak eta arropa berezia beharko duzu, batez ere neguan etorriko bazara, hezetasuna eta hotza dela-eta. Horrez gaina, ez ahaztu bazkaria eta ur botila.