angle-left Gure esentzia, pausuz pausu

Burdinbide berdeak antzinako trenaren ibilbide eraberrituak dira, xendazaleentzat prestatuak. Bidearen berreskuraketa fisikoaz gain, antzinako bidearen balio kulturala, historikoa eta praktikoa eskuratu da.

Bizkaian badira lau burdinbide berde dauzkagu: Arrazola, Atxuri, Itxaslur eta Burdinezko Mendietakoak. Bide berezi hauetatik bai oinezkoak, bai txirrindulariak ibili daitezke. Arrazolakoa Atxondo haranean kokatuta dago eta berau iparraldetik hegoaldera bost kilometrotan zeharkatzen du, Anbotora heldu arte, Mari lamiaren bizilekura, hain zuzen ere.

Atxurikoak lau kilometro ditu. Antzina, Txokolatera izeneko trenak Sondika - Mungia ibilbidea egiten zuen eta gaur egun ibilbide horretako lau kilometro berreskuratu dira, Artebakarra menditik Mungiara doana, hain zuzen ere. 

Itsasertzean Itsaslurreko burdinbide berdea aurkituko duzu, Muskizen. Ibilbideak berez 2,2 kilometroko luzeera du. Pobeña eta El Hoyo herrien artean industria - arkeologia, eta bertako flora eta fauna topatuko duzu. Gainera, Done Jakue bidearen tramoa ere bada bide hau.

Burdinezko Mendien burdinbide berdeak ontziolen garaira garamatza, gure industria iraultzako garaira. Gure meatzaritzan oinarritutako bidea dugu honako hau, 42,5 kilometroko burdinbide sarea, Artzentalesetik Kobaronera doana (Muskiz). Gure historia industrialaren funtsa ezagutu nahi baduzu, bide honek zalantza guztiak argituko dizkizu.

Ibilbideak

Bizkaia naturaren maitaleentzako paradisua dugu. Mendia maite dugu. Hemen, Ibilbide handiak (GRak) eta txikiak (PRak) ditugu. Eskaintza zabala topatuko duzu gure lurraldean. Zergatik izango dugu ibiltari handien ospea bestela?

Xendazaletasuna maite baduzu, Bizkaia zure lurraldea da. Gure geografiak zure gustura doitutako ibilbideak eskainiko dizkizu, ziur

Armañon, Urkiola eta Gorbeiako parke naturalak goitik behera ibiltzeko dauzkagu, naturaz inguratutako paradisu historiko eta mitologikoaren erdigunean. Armañon kobazuloen lurazpiko altxorra dugu. Aldiz, Gorbeian gure lurraldeko mendi altuena daukagu.

Urkiola, bestalde, mitologiaz beteriko paradisu magikoa duzu, Joxe Migel Barandiaranek bere istorioetan kontatzen digun bezala. Anboton haizeak Mari eta Sugoiren kondairak zuzurlatuko dizkizu bertako ibilbideetan galtzen zarelarik.

Urdaibaiko biosfera erreserbak ikuskizun berezia eskainiko duzu itsasoak eta mendiak bat egiten duen paradisu idilikoan. Bertan, kostaldeko ibilbideak, inguruko mendietako igoerak eta Omako Baso Margotuko koloreetatik galtzeak hitzik gabe utziko zaitu, lekuan lekuko herri giroaz nahastuta.

Nola heldu

  • Bizkaiko ibilbide guztien informazioa jakitea bilatzen ari bazara, Bizkaiko Mendi Federazioak esparru honetako nondik norako guztiak eskainiko dizkizu.

    Bizkaiko Mendi Federazioa
    Martin Barua Picaza, 27. 4º solairua. 48003, Bilbo.
    Telefonoa: 944 431 734
    E-posta: info@bmf-fvm.org

    Xendazaletasunaz gain, Bizkaiko zonalde asko txirrindulaz, BTTz, edota multiabentura zein espeleologia praktikatzeko oso aproposak dira. Gure inguruak disfrutatzeko daude, zeren zain zaude?

    • Kokapena

      Itsaslur (Muskiz)
      Burdinezko Mendiak
      Atxuri (Bilbo)
      Atxondo (Durangaldea)

  • Xendazaletasuna ezin da ulertu urik, janaririk eta oinetako erosorik gabe. Zailtasun ezberdineko ibilbideak badira ere, hidrataturik eta ondo elikatuta egotea oso garrantzitsua da. Horrez gain, eguraldi oneko egunetan betaurrekoak, eguzkirako krema eta txanoa eramatea gomendatzen dizugu.

    Neguan bazatoz, botak, polainak eta txubaskeroa izatea oinarrizkoa da.