angle-left Bizkaia Zubiaren 125. Urteurrena

Bizkaiko Zubiak mende eta laurdena bete du eta ospakizunez betetako urtea dugu 2018a, Kultura Ondarearen Europar Urtean murgilduta. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak askotariko jarduerak prestatu ditu munduko lehen transbordadorearen urteurrenaren inguruan: ekintza kulturalak, kirol-jarduerak eta aisialdikoak, besteak beste.

Munduko transbordadore zaharrena 1893ko uztailaren 28an inauguratu zen, non eta Bizkaian. Gure meatzetako burdinez osatutako eraikuntza erraldoi honen helburua ezkerraldea eta eskumaldea uztartzea zen, nabigazioa oztopatu gabe eta Argentinak, Frantziak, Inglaterrak eta Alemaniak gure eredua jarraitu zuten. 1984an monumentu historiko-artistiko izendatu zuen Eusko Legebiltzarrak eta 2006an Gizadiaren Ondare izendatu zuen UNESCOk. Euskadiko lehen Gizadiaren Ondarea dugu, Espainiako lehen industria-ondarea eta UNESCOren lehena, portu batean ezarrita dagoena.

2018a ospakizunez beteta datorkigu, Kultura Ondarearen Europar Urtea delako, 2017ko maiatzaren 17an Europar Parlamentuak eta Europar Batasuneko Kontseiluak horrela erabaki zutelako, “Gure ondarea: iraganak eta etorkizunak bat egiten duen lekua” lelopean. 125 urteurrenaren antolatzaileek herritarrak inplikatu nahi dituzte ospakizun berezi honetan, Bizkaiko Zubiaren parte izaten, gure zubi hau errealitateen, kultura eta gizarteen arteko sinboloa baita, eta ez iraganeko historiaren parte soilik. Horrela, ospakizunaren lehen helburua Bizkaiko Zubiaren promoziorako Euskadiko baliabideak eta kultura jarduerak uztartuko dira. Bigarren helburu nagusia Bizkaiko Zubiaren eta industria-turismoaren inguruko hausnarketak eta proposamenak egitea da. Gainera, programak eta proiektuak garatuko dira Bizkaiko Zubiaren inguruan kultura eta industria-turismoa bultzatzeko.

Urte honetan sei entitatek hartuko dute parte eta Bizkaiko Foru Aldundia zein Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz musika-jaialdiez, folkloreaz, bertsolaritzaz, literaturaz edota arte plastikoez osatutako ekintza kulturalak, estropadez, herri-lasterketez, ikuskizunez osatutako kirol-jarduerak eta bestelako jarduerez osatutako ekitaldiak bizi ahal izango dituzu ibaiertzean.

Gomendioak

Bizkaiko Zubira hurbilduko bazara, azpiegitura honen 45 metroak igotzera animatuko genizuke. Gogoratu eraikuntza erraldoi hau burdinezko 61 metroko altueradun lau dorrez eta oinezkoentzako 160 metroko luzeerako haga batez osatuta dagoela. Goitik biziko duzun ikuspegia oso ikusgarria izango da: iparraldera begira Txurruka lurmuturretik haratago Kantauri itsasoaren nagusitasunaz gozatuko duzu. Zubiaren bestaldetik Bilbo ikusiko duzu urrunean.

Nola heldu

Ez duzu inolako zailtasunik topatuko Bizkaiko Zubira heltzeko. Garraio publikoz zein pribatuz heltzeko aukera izango duzu. Bizkaibuseko autobus lineek zubiaren parean utziko zaituzte. Metroak bertatik gertu utziko zaitu, Areeta geltokian.

Autoz bazoaz, Bilbotik N637 errepidea jarraitu beharko duzu, Getxo norabiderantz, Leioa atzean utziz. Kontuan izan areetako zonalde batzuetan TAOa dagoela 20:00ak arte.

Gastronomia

Non jan

Getxoko gastronomiak eskaintza zabala eskainiko dizu, Areetako goi-mailako jatetxeetatik Algortako portu zaharreko jatetxe xumeetara arte. Batan zein bestean, itsasoko menuak erregeak dira bertako jatetxeetan: marmitakoa, bakailaoa, antxoak… etab. Betidaniko tabernek pintxo eskaintza izugarria erakutsiko dizute, barrak mokadu hauez gainezka egonik.

Portugaleteko alde zaharrean antzekoa biziko duzu, kale estuetako tabernetan zehar. Arrautzaztatutako ganbak, txakaz osaturiko pintxoak, gulez, gaztaz eta marmeladaz osaturiko pintxoak… benetako artelanak topatuko dituzu Bizkaiko Zubiko zonaldeko tabernetan.

Ostatua

Non lo egin

Getxoko zonaldean batez ere hotelak topatuko dituzu gaua igarotzeko, batez ere Areetako zonaldean. Zenbat eta urrunerago joan, bestelako aukerak aurkeztuko zaizkizu (pentsioak, hostalak…) batez ere Erromo eta Algortako zenbait lekuetan.

Bestalde, Portugaleten gaua igarotzeko askotariko aukerak topatuko dituzu: pentsio eta hostalez gain hotel xarmangarriak topatuko dituzu erdialdean.

Deskontuak

BBCardek eskainitako deskontuak

Erosi