angle-left Produktu onenak, merkatuetan

Urteko edozein egun ona da merkatuak bisitatzeko, sasoi bakoitzak benetako altxorrak gordeko dizkizulako. Bilboz ari bagara, Erriberako merkatua duzu erreferentzia nagusia. San Anton zubiaren parean, ibaiertzean kokatuta, Europako estalduradun merkatu handiena da.

Erriberakoa Bilboko merkatu handia bada, azokarik ospetsuena Santo Tomas egunekoa duzu Bilbon, abenduaren 21ean. Azoka jaiaz gozatzeko egun zoragarria duzu. Urte bukaerako egun honetan milaka pertsona hurbiltzen dira Bilbora, txorizo-taloa, txakolina, sagardoa bezalako gure lurraldeko produktuak dastatzeko eta gero eta famatuagoa den ospakizun lokal honetaz gozatzeko. Areatza eta Plaza Berria saltokiz eta jendez betetzen da eta produktu desiratuenak nekazaritzakoak, itsasokoak, eskulangintzakoak eta abeltzantzakoak izan ohi dira.

Gernikan astelehenero merkatua ikusteko aukera izango duzu. Bertan, zonaldeko baserritarrek euren produktu onenak saltzen dituzte 350 saltokietan. Urriko Azken Astelehena herri honen zonaldeko merkaturik garrantzitsuena antolatzen dute Gernikan, eta azokaren aitzakiaren jai izugarria ospatzen da herrian zehar. Horiez gain, Urdaibain Idiazabal Gaztaren Eguna eta Txakoli Eguna ospatzen da bertan.

Arrainaren zaletua bazara, Bermeoko Arrain Azokara joan beharko zenuke maiatzean, ezbairik gabe. Itsasotik etorritako produktu freskoekin saltoki ugari prestatzen dituzte kaian bertan. Egun hartan, gainera, herriko zenbait lantegi irekitzen dituzte, jendeak kontserbak nola egiten diren zuzenean ikusi ahal izateko. Gainera, ardoa gustatzen bazaizu, arrainarekin primeran konbinatzen duen produktua txakolina dugu. Ardo honek egun bereziak ditu Gorlizen, Gernikan eta Zallan bertan.

DA!: Kulturaren Azoka

Euskadiko kultura azoka nagusia duzu Durangoko Azoka, gure lurraldeko disko eta liburuen ataria nagusia.

Piper, tomate eta itsasoko produktuetatik urrun, Durangoko Azokan topatuko dituzu produktuek label berezia dute, nekazaritza eta abeltzantzatik baino, gure kulturatik jaiotzen direlako. Azoka hau abenduko lehen asteetan antolatzen dute.

Euskadiko kultura azoka nagusia da, helburu nagusia euskal kultura hedatzea duena. Kulturaren plaza honetan 100 saltoki baino gehiago muntatzen dira Euskal Herriko editorialetako zein musika-ekoiztetxetako lan berrienak aurkeztuz. Bertako eskaintza kulturala edozein adinetako publikoarentzako topagunea bihurtu da, urtero milaka lagun erakarriz.

Nola heldu

Durango oso ondo konektatuta dago Bilborekin, bain garraiobide publikoz, bai pribatuz. Errepidez edo trenbidez bazatoz, ordu erdiko bidaia izango duzu gutxi gorabehera.
 

  • Trena

    Bilbo edo Donostiatik Euskotreneko E1 linea erabili dezakezu.

  • Autobusa

    Bizkaibusek zenbait linea dauzka Durangora bidean. Bilbotik A3933. linea duzu (Bilbo-Durango), autopistatik. Elorriotik Bilbora doan A3923a eta Bilbotik Elorriora doan A3911 lineak erabili ditzakezu ere.

  • Autoa

    Bilbotik Durangora 34 kilometro daude. Bilbotik irtetean N-637a jarraitu beharko duzu, eta AP-8tik ondoren. Irteera Iurretan egin beharko zenuke, 88.a, Durangora helduz. Egun hauetan aparkatzea nahiko zaila da, beraz kanpoaldean aparkalekuak bilatzea gomendatzen dizugu, ahalik eta denbora gutxien emateko auto barruan bueltaka.

  • Bizkaian 100 azoka eta merkatu inguru topa ditzakezu. Gure lurraldea gastronomia eta kulturaren aldetik ezagutzea esperientzia ahaztezina izango duzu, askotarikoak topa ditzakezu-eta: nekazaritzakoak, abeltzantzakoak, artisautzakoak, ekologikoak, kulturalak… duda-mudatan bazabiltza, jo ezazu Facebookeko Euskadi Feriak webgunera. Bertan, Euskadiko merkatu eta azoka gehienak topatuko dituzu.

    Durangoko Azoka
    Landako Etorbidea, 6. 48200 Durango, Bizkaia
    Telefonoa: 946 81 80 66 / E-posta

    • Kokapena

      Durangoko Azoka 
      Gernikako merkatua 
      Bilboko Areatza 

  • Bizkaia ezagutu baduzu eta etxera bueltan eramateko opararirik edo oroigarririk topatu ez baduzu, gure azoka eta merkatuak ezagutzea gomendatzen dizugu. Behin probatuz gero, berriro bueltatuko zarela ziurtatzen dizugu, gastronomia gure ezaugarri azpimarragarrienetakoa baita.

    Oso desiratuak dira txakoli botilak, itsasoko kontserbak, gazta edota gure belardietako erleen eztia. Baietz gure lurraldera bueltatu?